AKTUALITATEA

| 2023-12-07

Ostiraletik igandera, Uruguaiko Fronte Zabalak VIII. Ezohiko Kongresua egingo du Montevideon. Bertan, ezkerreko aliantzaren oinarri programatikoak eta 2024ko ekaineko barne hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaitzak onartuko dira, urte horretako urriko presidentetzarako eta legegintzarako hauteskundeei begira. Era berean, 2020an hil zen Tabare Vazquez buruzagi historikoari omenaldia egingo diote.

EH Bildu Fronte Zabalaren kongresuan izango da gonbidatu gisa. Igor Zulaika EH Bilduko nazioarteko harremanetarako arduradunak Fronte Zabaleko buruzagiekin aldebiko bilerak egiteko, besteak beste, baliatuko du Montevideoko bilera.