AKTUALITATEA

| 2025-11-22

Arnaldo Otegi:

EH Bildu-EH Bai gure herriaren gero eta sektore zabalagoen esperantza bilakatu da. Euskal Herriko lehen indar politikoa. Prest gaude ematen diguten konfiantza horri kemenez eta arduraz erantzuteko. Ez dizuegu hutsik egingo. Ziurtasuna gara bizi dugun garaiotan, eta etorkizunaren bermea Euskal Herriko gehiengo sozialentzat.

Euskal Herriaren aurrean hartzen ditugun bi konpromisoak hauek dira:

Hartu beharreko erabaki politiko eta instituzional guztiak hartzeko prest gaude. Herria siglen gainetik jarri eta konpromiso politiko eta instituzional guztiak hartzeko prest herri honetako indar politiko eta sindikalekin. Autoritarismoa gelditzeko, aurre egiteko.

Eta bestetik, EH Bildu ez da ekidistantzian edota anbiguotasun politikoan eroriko eskuinen autoritarismoaren aurrean: gure botoen baitan badago, eskuin muturraren gobernurik ez da egongo inon inoiz.