Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak gaur goizean Radio Euskadin egindako elkarrizketan adierazi duenez, aurrekontu eztabaidaren inguruan, "gutxieneko soldatari lotuta mugimenduren bat egon da, baina ez etxebizitzan, eta hori funtsezkoa da guretzat. Aurrekontuen negoziazioan dagoen arazoa da ez dagoela politika publikoen orientaziorik». Era berean, koordinatzaile nagusiak uste du EAJ-PSEren proposamen fiskala «txikira eta anbiziorik gabe jokatzea» dela. «Azpiazuk zioen herri honek erreforma fiskala behar duela eta kenkarien zerrenda bat aurkeztu da. Diru-sarreren iturriak falta dira. Orduan, nola mantenduko ditugu kalitatezko zerbitzuak ?», galdetu du Otegik.
Estatus politikoari dagokionez, Otegik adierazi du «akordio handiak fokuen azpian egiten direla. Uste dut aukera handia dugula estatus politiko berri bat adosteko, eta horretan ados gaudela EAJ eta EH Bildu. Unea da eta ezin diogu huts egin herrialdeari».