AKTUALITATEA

| 2025-11-23

Arkaitz Rodriguez:

Euskal Herriak maila eman du berriz ere. Oso pozik gaude atzoko mobilizazioarekin. Atzo berriro egiaztatu zen herri hau mobilizatua eta konprometitua dela, eta balio antifaxista sakonak dituela.

Momentuaz jabetu behar dugu eta, batez ere, bidelagunak ondo aukeratu.
PP-Vox apenas indarra duen aliantza bat da herri honetan, eta ez litzaioke inolako protagonismo zirrikiturik utzi behar.

Harrituta gaude EAJk eta PSEk PPrekin akordioak lortu nahi dituztela ikusita; herri honek ez du horrelakorik merezi.

EH Bilduk berriro dio faxismoak boterea lortzea ekiditeko beharrezkoak diren konpromisoak hartuko dituela.

EH Bildu faxismoaren jomugan gauden guztiontzat bermea eta elkargunea da: abertzaleak, euskaltzaleak, feministak…

Gainerako indar politikoei ere konpromisoa hartzera deitzen diegu: lehenik eta behin aberria!