AKTUALITATEA

| 2021-03-19
Iazko Aberri Eguna baldintza oso berezietan ospatu behar izan zuten euskal herritarrek, pandemiak eta horren ondorioz ezarritako murtizketa neurriak baldintzatuta. Aurtengo Aberri Eguna ere ezin izango da aurreko urteetan bezala ospatu, baina herri bat garela, burujabeak izan nahi dugula eta gure etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea dugula aldarrikatzeko modua izango da apirilaren 4ean, eta horretara deitzen ditu EH Bilduk euskal herritarrak.
 
Modu horretara, Euskal Herria Batera herri ekimenak deitutako ekimenekin bat egiten du EH Bilduk eta horietan parte hartzera animatzen ditu Euskal Herria burujabe bat nahi duten herritar guztiak. Apirilaren 4ko 12:30ean herrietako plazetan abesteko eta balkoietan ikurrinak eta Nafarroako ikurrak jartzeko deia egin du Baterak. EH Bilduk ekimen horietan parte hartuko du eta horiekin bat egiteko deia egiten die euskal herritarrei.