AKTUALITATEA


| 2023-07-28 09:50:00

Jakin berri dugu Zumarargako udalak 400.000 eurotik gora ordaindu beharko dizkola Gerozerlan SL enpresari (Moyua eta Matiak osatutako UTEa). 322.413,00 euro + interesek legalak (Gutxienez 100.000 euro izango direlak kalkulatzen dugu). Martxotik zuten sententziaren berri, maiatzean egin zen epai irmo, eta hauteskundeen ondoren jakin dugu sententzia judizialaren berri.

Labur-labur:

  • 2005ean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zumarragako udalak hitzarmen bat egin zuten Argixaoko adinekoen egoitza egiteko. Zumarargako udalak lurren lagapena egin zion aldundiari, aldundiak lizitazioa egin zuen egoitza eraiki eta kudeatzeko (Gerozerlan SL irabazi zuena) eta Zumarragako udalak urbanizazio-gastuak finantzatzeko konpromisoa hartu zuen.

  • Orduko udalak (PSE buru zela eta Mikel Serrano alkateorde) apartamentu tutelatuak egin nahi zituen eta horretarako aldundiak Zumarrako udalak utzitako lurren zati bat berriz ere laga zizkion helburua betetzeko.

  • Apartamentu tutelatuak egiteko promozioa egin nahi zuen udalak, 5 milioi salmeta-eskubideetatik eskuratu eta sarrera horrekin konprometitutako gastua finantzatu (322.413,00 euro)

 

Baina zer gertatu da?

  • Finantza-krisia iritsi zen, apartamentu tutelatuak ez ziren egin, espero zen dirutza ez zen jaso eta udala zordun geratu zen. Ez apartamentu tutelatu, ez sarrerarik; baina zordun: kudeaketa bikaina.

  • Gerozerlan enpresak konprometitutako dirua eskatu zuen, baina udalak ez zuela horren berri esan zuen. Baina epaileak esan du baietz, konpromisoa hartu zuela.

  • Udal Gobernuak ez zekitela ezer eta hitzarmena baliogabea dela esan arren, orduan Mikel Serrano zen alkateorde, apartamentu tutelatuen proiektua horren publizitatea ere egin zuen eta gainera orain oker egin zela esan duen arren, ez zuen ekimenik hartu hitzarmen eta konpromiso horren kontra.

  • Hau gutxi balitz, apartamentu tutelatuen proiektu bat erredaktatu zen, bulego tekniko bati esleitu zitzaion, baina lizitaziorik gabe. Udalak ez zuen ordaindu nahi izan, eta azkenean ordaindu behar izan zuen, 100.000 euro inguru.

Ondorioz:

  • 500.000 euro baino gehiagoko zuloa eragin du PSEren praktika okerrak eta herritarrok ordainduko dugu.

  • Hain oker bazegoen dena zergatik ez zuten ekinbiderik hartu? 2012tik gutxienez bazekiten honen berri eta seguruenik hasieratik ere bai.

  • Kudeaketa negargarri, arduragabe eta opako baten aurrean aurkitzen gara.

  • Prozesu judizial eta sententzia guztiak ezkutatu dizkigute ezinezkoa izan zaien unera arte.

  • Udalaren inbertsio-ahalmena are gehiago ahultzen du.

  • Zumarragak apartamentu tutelatu eta autonomia bultzatzen duen ekipamendu sozialik gabe jarraitzen du.

  • Erantzukizun politikoak eskatu, gertatu dena herritarrei azaldu eta berriro gerta ez dadin ekinbide politikoak martxan jarriko ditugu.