“Bakarrik azkarrago; elkarrekin urrutiago” lemapean, bost esparru espezifikoetan bi Udalen arteko lankidetza proposatu ditugu:
Bi herrien arteko elkarlanerako guneak eta politikak martxan jartzea ezinbestekoa dela aldarrikatu dute eh bilduren egoitzan egindako agerraldian. “Hauteskundeetan hitza eman genuen, eta bete dugu” esaldiarekin hasi dute agerraldia. “Bi herrietako herritarren gehiengoaren nahi eta beharrei erantzuten die planteamendu honek” gaineratu dute.Udal talde politiko bakoitzak dagokion Udalari eginiko aurrekontu proposamen sortaz haratago, bost esparru espezifiko hauek proposatu dituzte bi Udalen artean lankidetzan jarduteko:
Kirolean koordinazioa-egiturak eta osagarritasuna
Bi herrietako kirol instalazioak eta zerbitzuak modu bateratuan kudeatzeko, bi udalen artean egituraketa eta koordinazioa urratsak ematea proposatu dute. Honekin, Urretxu eta Zumarragako herritarrek, bono berdina ordainduz, bi herrietako zerbitzuak zein instalazioak modu berean erabiltzeko aukera izatea lortu nahi dute. Kirol azpiegituren beharra eta kudeaketa ere modu bateratuan egingo lirateke, elkarteen eta erabiltzaileen parte hartze zuzena bultzatuz.
Euskararen biziberritzean urrats handiagoak
Urretxuko Udalaren eta Zumarragako Udalaren artean amankomuna izango den euskara plan estrategikoa proposatu dute 2023-2027 legegintzaldirako. Helburua, Urretxu eta Zumarragan euskararen ezagutza eta erabilera sustatu eta normalizatzea izango dela gaineratu dute, bi herriek hizkuntza-politika ausarta behar dutela jakinarazi. Horretarako, bi herriotarako Euskararen Aholku Batzorde berriro ere martxan jartzea proposatu dute.
Merkataritzaren plan estrategiko bateratua
Bitarteanekin batera bi herrien arteko merkataritza plan estrategiko bateratu bat sortzea proposatzen dute.
Osasun-etxea eta espazio komunitarioa Geltokiko estazio zaharrean
Osasun komunitarioko estrategia garatzea eta osasun-kontseilua eratzea proposatu dute, PAC elkartea, anbulategia, ospitalea, udalak eta eragile sozial desberdinekin batera.
Beka-sistema progresiboa
Aberastasunaren banaketa eta zerbitzu publikoetara sarbidea unibertsalizatzea. Musika Eskola, UGLE eta Eskola Kirolerako laguntza- edo beka-sistema progresiboa lantzea eta martxan jartzea proposatu dute, eragiten dieten erakunde eta eragileekin.
Urretxu eta Zumarragako herri-busa
Urretxuko zein Zumarragako auzo guztietatik pasako den autobus bat egotea proposatu dute.