AKTUALITATEA


| 2023-09-20 22:07:00

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiogu Kaleratzeak Stop Deshaucios elkarteari mozioa erregistratzeagatik eta Zumarraga eremu tentsionatua izendatzeko bidea emateagatik. Eskerrak ere eman behar dizkiegu bide batez, azken urteetan etxebizitza-eskubidearen defentsan eta kaleratzeak geldiarazteko egindako lan izugarriarengatik. Etxebizitza Legearen eztabaida eta onarpena etorri baldin bada, elkarte eta gizarte-mugimenduetatik egindako lanarengatik da. 

Kaleratzeak Stop Desahucios plataformak aurkeztutako mozioari baiezkoa emango diogu noski eta harago joan behar dela pentsatzen dugu.  Zumarraga eremu tentsionatu bihurtu eta etxebizitza eskubidea eta emantzipazioa sustatzeko etxebizitza-politika sendo eta ausart bat martxan jartzeko baldintzak jarriko ditugu gaurkoan. Izan ere, Zumarraga eremu tentsionatua izendatzeko eskaera egiteko bidea irekiko dugu gaur, baina hemen eta gaur garrantzitsuena da herritar guztien etxebizitza sarbidea erraztea eta bermatzea gure lehentasun eta politiketan kokatu behar dugula. 

Mozioari dagokionez, bestalde lehen kokapen eta balorazio bat egin nahiko genuke:

  • Desde EH Bildu defendemos que tenemos capacidad competencial para limitar el alquiler desde Hego Euskal Herria desarrollando nuestro derecho civil. Por esa misma razón, defendimos en el Parlamento Vasco, en febrero de 2021, una proposición de ley para lograr el mismo objetivo. PNV y PSE votaron en contra, poniendo como excusa que era mejor esperar a la Ley de Vivienda del Gobierno de España. Una excusa que ya no vale: gracias a la voluntad negociadora de EH Bildu, entre otras fuerzas de izquierda, y más allá del debate competencial, que seguimos situando en nuestro ámbito, tenemos en todos los territorios un paraguas legal para poder controlar el precio del alquiler.
  • Nosotras pensamos que la vivienda es un derecho, no un negocio, y trabajamos y seguiremos trabajando para dar pasos en ese sentido. Ante un Estado español que se ha atribuido en exclusividad la regulación del alquiler, declarando inconstitucional en marzo de 2022 la regulación catalana, podíamos haber mirado a otro lado, lamentándonos sobre nuestro limitado autogobierno. Sin embargo, desde EH Bildu hemos preferido arriesgar, negociar y cambiar las reglas del juego inmobiliario.

Y lo que hemos conseguido no es poco: 

  1. Hemos conseguido que se limiten las actualizaciones de los contratos de alquiler. En 2024, al 3%. Y a partir de entonces, a un índice de referencia de precios que será menor al IPC. Un índice que también se aplicará a los nuevos contratos de alquiler, y que podrá ser desarrollado por las comunidades autónomas con voluntad para ello. ¿Será el caso de la CAPV y Nafarroa? Esperemos que sí, y cuanto antes.
  2. Hemos conseguido que las zonas de mercado residencial tensionado puedan ser declaradas también por las comunidades y los municipios con voluntad para ello. ¿Será el caso de todas las administraciones de Hego Euskal Herria? Desde EH Bildu trabajaremos para que así sea.
  3. Hemos conseguido que las condiciones para declarar dichas zonas tensionadas no sean tan difíciles como se planteaban en un principio. Basta con que se cumpla una de las condiciones: o dedicar más del 30% del sueldo al pago de la hipoteca o alquiler, o subidas de la vivienda o alquiler en 5 años de más del 3% de la del IPC. En la CAPV ya se dedica de media el 30,22% del sueldo al pago de la hipoteca: toda la comunidad podría ser declarada zona tensionada. ¿Tendrá voluntad para ello el Gobierno Vasco? Debería.
  4. Hemos conseguido otros logros de calado. Que la consideración de gran tenedor baje de diez a cinco pisos, aumentando así la protección frente a fondos buitre. Que los gastos de las inmobiliarias corran, por fin, a cargo de los propietarios. Que la protección frente a desahucios sea mayor, con fecha y alternativa habitacional. O que la mitad de las viviendas de protección pública que se planifiquen sean para alquiler social, algo que ya propuso EH Bildu en el Parlamento Vasco en 2022, con rechazo de PNV y PSE, y que en Nafarroa, en la última modificación de la Ley de Vivienda, llegó hasta el 30%; pero no nos conformamos.

 

¿Es una ley perfecta? Por supuesto que no. ¿Es un avance? Sin duda. Porque, sobre todo, supone un paraguas legal para que empecemos a controlar, por primera vez, el precio del alquiler. Ahora falta la voluntad política para que ese marco legal se desarrolle y se aplique en Hego Euskal Herria sin más excusas y dilaciones. 

 

Zumarragari dagokionez, uste dut komeni dela lehenik eta behin datu batzuk ematea eta Etxebizitza behategiaren arabera eta eskura ditugun datuen arabera: 

  • Zumarragan 2022 hasieran 4.813 etxe genituen, etxebizitza nagusi 4.127 zirelarik; hau da, potentzialki eta alokairuan jartzeko 600 etxebizitza huts inguru egon litezke. HAPOaren txostenean 235 izan litezkeela agertzen da, baina errolda eguneraturik gabe dago. Teknikariek 400-500 etxebizitza egon daitezkeela esan izan digute. Dudarik ez da azterketa zehatza egin beharra dagoela. 
  • Zumarragan Etxebideren bitartez 236 alokairu eskaera ditugu (Enpadronatuak eta gabeak kontatuta), baina Bizigune programaren barruan 52 etxebizitza bakarrik ditugu. Era berean, merkatu librean alokairura sarbidea zaila da gure herrian.  
  • Emanzipaziorako eta alokairurako laguntza-lerroa badagoen arren, azken urteotan jaitsiera handia izan duen diru-partida da eta indartu beharko litzateke; ez murriztu. 
  • Azken 13 urteetan Etxebizitza sailetik eman dizkiguten datuen arabera babes ofizialeko 224 etxebizitza sustatu dira. Horietatik, orain bidean Eitzan 108ko alokairuzko etxebizitza erakitzen ari gara, baina esfortzua areagotu beharko litzateela uste dugu; izan ere, Eitzakoa kenduta azken 13 urteotan 116 babes ofizialeko etxe solik eraiki dira. Era berean, balioan jarri nahi dugu, Eitzan egingo diren alokairuzko etxeak eta atzerapenarekin doan arren, Eusko Jaurlaritza lehenbailehen amaitzeko lanetan ari dela seguru gaude. Zumarragako udalak eta herritarrok zergen hobarien bidez (446.506 euro) eta lurraren doako lagapenarekin ekarpen handia egin dio Eusko Jaurlaritzari alokairuzko etxebizitzen proiektua aurrera atera dadin, eta legegintzaldi honetan martxan egotea berri bikaina litzateke. Gazteok behar eta merezi dugu. 
  • Lagundutako alokairu sozialeko etxeen kokapenak ere badu zer gogoeta egin hala ere, udalerriko eremu osoan behar lukete, eta ez auzo jakinetan kontzentratu. Hirigintza Plan Orokor berrian irizpideak zehazteko aukera bikaina izango dugu. 

Eta, etxebizitzarako eskubidea eta sarbideaz gain, ezin dugu ahaztu, gure herriko etxebizitza-parkeak biziberritze eta eguneratze premia handia duela, batez ere auzo jakin batzuetan. Batez beste, 49 urteko antzinatasuna duten etxeak ditugu eta Eustat-en datuen arabera Zumarragan dauden 4.813 etxeetatik 1.506 etxebizitzek ez dute igogailurik; heren batek alegia. HAPOaren hasierako txostenak berak dio etxebizitza irisgarrien proportzioa txikia dela, beraz badugu non lan egin. 

 

Gainera, gure demografia eta zahartze-tasa handia dugula ikusita, ezinbestekoa da gure etxebizitza-parkea irisgarria egiteko, efizientzia energetikoa areagotzeko eta birgaitzerako eskala handiko operazioa martxan jartzea. Adibidez,  Etxebizitza eta Birgaitze Bulego bat martxan jarriz, etxebizitzaren arazoari modu integralean eta behar diren baliabide ekonomiko eta humanoekin erantzuteko. Informazio-bulegoa, hobari-sistema eta laguntzak lortzeko aholkularitza emango genieke etxe guztiei. Etxeek balioa irabaziko lukete, gastu energetikoa gutxituko litzateke, irisgarriagoak izango lirate eta gremioak lanean jarriko genituzke tokiko ekonomia mobillizatuz.

 

Ezin dugu ahaztu bide batez, errenta-maila baxu eta langabezi-tasa altuko herria gara, eta bizitzaren garestitzearekin etxebizitza-arazoaren ondorioak larriagotu daitezke. 

 

Urteak dira bestalde, Zumarragako EH Bildutik etxebizitza hutsen errolda egitea eskatu dugula, ordenantzetan etxe hutsei gainzerga ezartzeko asmoz eta alokairu sozialera bideratzeko asmoz. Eta urte guzti hauetan, PSEren erantzuna ezezkoa izan da edo ez da burutu; azken legegintzaldi planean jasota zegoen, baina ez da gauzatu.   Orain, badirudi udalak langile bat kontratatu duela etxebizitza hutsen errolda egiteko. Pozten gara eta emaitzak berandu baino lehen izango ditugula espero dugu. Era berean, laster ordenantza fiskalak onartuko dira eta aukera ona izango dugu erabileratik kanpo dauden etxebizitza hutsen gaineko zerga-errekargoa jarriko den edo ez eztabaidatzeko.

 

Izan ere, erakunde publiko guztien egitekoa da herritarren eskubideak bermatzeko baliabideak jartzea. Udalak ardura zuzena du herritarrengandik gertuen dagoen erakundea delako, eta zuzeneko eskumenik ez badu ere, bere esku dago beste instituzio batzuetan eragiteko bidea jorratzea, beste instituzio batzuen esku dauden tresnak herrian aplika daitezen.  

 

Horretarako:

 

  1. Lehenengo urratsa herrian Udalak azterketa bat egitea da, etxebizitzaren egoera ezagutzeko: hutsik dauden etxebizitzak, alokairu zein salmenta prezioak, etxebizitza publikoa eskuratzeko zain daudenen kopurua eta perfila, eraikuntza sektorearen egoera ... 
  2. Azterketa/diagnostiko hori baliatu beharko luke gure udalak dauden tresna guztiak Zumarragara ekartzeko eta herritarrei etxebizitza eskubidea bermatzeko baliabideak jartzeko. 
  3. Espainiako zein EAEko Etxebizitza Legeek baliabideak eskaintzen dituzte etxebizitzan eskuhartzeko. Lehenengoak alokairuari muga jartzeko aukera ematen du “eremu tentsionatu” izendatuz gero, bigarrenak hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzeko. Baina biek behar dute aurreko azterketa hori. 

 

Biak dira tresna garrantzitsuak eta udaloi dagokigu gure esku dagoen guztia egitea dauden baliabide guztiak herrira ekarri eta etxebizitza eskubidea bermatzeko. 

Etxebizitza eskubidearen aldeko lanean, gazteen emanzipaziorako ekinean eta Zumarragan etxebizitza-parke irisgarri eta gaurkotu bat izateko bidean elkarlanerako prest gaituzue.