AKTUALITATEA


| 2023-06-07 19:23:00

Gaurko hainbat hedabideetan  EH Bilduko legebiltzarkidea den Mikel Oterok Plastic Energy-ri buruzko Arantza Tapiak emandako erantzunen (https://ehbildu.eus/herriak/zumarraga/dokumentuak/EU_1686158612.pdf  berri izan dugu hedabideetan.

Zumarragako Euskal Herria Bildu jarraian zehazten diren oharrak egin nahi ditu:

  •  Mikel Serranok eta Jose Ignacio Asensio diputatuak ziotenaren aurka urrirako ez da ezer hasiko Arcelorren. Plangintza urbanistikoa luze joko du oraindik.

  • Eusko Jaurlaritzak dio ez dakiela zer den ere "Plastikoaren ekonomiaren zirkularraren" poloa. Aldundiarekin eta udalarekin ez dela ezer adostu gainera.

  • Eusko Jaurlaritza hitz egiten ari da Plastic Energy-rekin eta SPRIk proposatutako Plan Berezian azpiegitura honen kokapena zehazten da, beraz ezin dugu lo hartu eta proiektuari ateak ixteko lanean jarraitu behar dugu. EH Biulduk alegazioak sartuak ditu.

  • EH Bilduk zioen moduan, badaudela beste aukerak Arcelorreko lurretan garatzeko eta genion bezala enpresa ugarik interesa azaldu dute,

  • Urola Garaiko Mankomunitateak eta Uggasak ez dute proiektuaren berri; beraz, berriz ere diogu elkarlanean eta eragile guztion lanarekin eraiki behar dugula Arcelorren Zumarragarako etorkizun industrial, oparo, garbi eta aurreratu bat.