AKTUALITATEA


| 2022-12-27 11:43:00

Aste honetan zehar zumarragar  guztiek Zumarragako EH Bilduk landutako aldizkari bat jasoko dute beraien etxeetan. Aldizkaria herritar guztiei udaleko zein herrigintzako gaien berri emateko asmoz zabalduko dugu; herritarrak informatuak egon daitezen. Aldizkarian hainbat gai lantzen ditugu eta horietako bi modu sakonean: uraren gaia eta Arcelorreko zabortegiaren afera. Motzean beste hainbat gai landu ditugu eta Oskar Matute gure artean izan genuela aprobetxatuz berari egindako elkarrizketa zein fiskalitatearen inguruan mahaigaineratu  genuen proposamen eraldatzailea ere jasotzen dira aldizkarian.

Azken ataletan, berriz, kiroldegiaren inguruan egin dugun lanketa eta PACa murriketarik gabe mantentzeko herritarrek egiten duten lan itzela nabarmendu dugu.

 

Aldizkariaren azala  Oier Fernández zumarragar sortzaileak egin du, komunitatea, saretzea eta auzolana irudikatu nahi izan dugu. Aurreko alean bezala zumarragar sortzaileei ere lekua egin diegu.  Aldizkari hau, aurrekoarekin egin bezala, etxez-etxe auzolanean banatuko dugu.Auzolana da gure balioetako bat eta banaketa EH Bildu osatzen dugun kide eta militanteen artean egingo dugu.