AKTUALITATEA


| 2024-07-18 08:58:00

Datozen asteetan ofizial egingo da Edu Lorza zinegotziaren ordez Maialen Bergara hasiko dela Zigoitiko zinegotzi gisa. Alderdiko lehenak zinegotzi-aktari uko egin dio arrazoi pertsonalengatik. Maialen Bergarak hartuko du lekukoa. Maialen Bergara Saez de Camara (Zigoitia, 1998) erizaina da eta pediatrian masterra du Murtziako unibertsitatean. Zigoitiko Gazte Asanbladako kidea izandakoa da, baita Oketa Alaiko batzordekidea ere. Zigoitiko EH Bildu udal taldeak eskerrak eman nahi izan dizkio Edu Lorzari egindako lanagatik, eta ongi etorria eman dio zinegotzi berriari. Aste honetan bertan aurkeztuko du Lorzak bere kargu-uztea, eta iraileko lehen osoko bilkuran hartuko du Maialen Bergarak kargu berria.