Ekaineko osoko bilkurarako, EH Bildu Zigoitiak mozio bat aurkeztu zuen ekainaren 28an ospatzen den LGTBIQ+ Harrotasunaren nazioarteko eguna dela eta. Proposamen honen bidez, ohiko erakunde adierazpenetatik haratago joan nahi genuen, eta udalerrian neurri egingarriak hartu.
Gobernu taldeak, berriz, Koadrilako Berdintasun teknikariak idatzitako mozioa proposatu zuen.
Azkenik, aho batez onartu zen Koadrilako testuaren sarrera, EH Bildu Zigoitiak proposatutako konpromiso zehatz hauek gehituta:
1) LGTBI pertsonen eskubideak bermatzera bideratutako neurriak aktibatzea, hala nola: administrazio-formularioetan aldaketak egitea binarismoa gainditzeko, aldagelak eta komunak egokitzea instalazio publikoetan, bereziki Bengolarra bezalako proiektu berrietan, igerileku publikoen araudiak eta abar.
2) Haurrak eta nerabe transexualak babesteko neurriak ezartzea, bereziki trans errealitatea barne hartzen duten hezkidetza-prozesuak, gizarte eta hezkuntza eragileekin, hala nola Gorbeia Eskola, Gizartetxea, Musika Eskola, elkarteak...
3) Ikuspegi feminista duten arlo honetarako prestakuntza-prozesu zehatzak bultzatzea, langile publiko eta politikoentzat, bereziki, jendeari arreta emateko, eta gizarte eta hezkuntza esparrurako.
4) LGTBI kolektiboekin, kolektibo feministekin eta adituekin identifikatutako ekintza guztien diseinu, jarraipen eta ebaluaziorako elkarrizketarako ditugun guneak aprobetxatu eta dinamizatzea.
Herritarrei dei egiten diegu LGTBI mugimenduak eta mugimendu feministak gure herri eta hirietan deitutako ekintzetan parte har dezaten