AKTUALITATEA


| 2023-06-17 11:19:00

MILA ESKER BERRIRO, GUZTIOI!!!!

Joan den maiatzaren 28an Zigoitiak gehiengoa eman zion Euskal Herria Bilduri, laugarren aldiz jarraian. Oraingo honetan, marjina estu batetik. Hala ere, berriz ere gehiengoa, 358 boto, eta, beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu babestu gaituzuen pertsona guzti-guztiei.

358 pertsonek proiektu ezkertiar, euskaldun, feminista, ekologista eta independentista bat aukeratu zenuten. Partehartzailea eta gardena.

Beste behin ere, EAJ-PNVk ez du Zigoitiak erabakitakoa errespetatu nahi izan eta oposizioan utzi gaitu. Honako puntu hauetan oinarritutako gobernu akordio egonkorraren proposamenari muzin egin dio:

- bi hauteskunde-programetan bat datozen puntuak aurrera ateratzea, gutxieneko akordio bat.

- 8 zinegotziko gobernu-talde egonkorra osatzea, arlo guztiak lantzeko, helburu bakar batekin: Zigoitia hobetzea.

- eta desadostasunak konpontzeko erantzukizunez eta elkarrekiko errespetuz jokatzeko konpromisoa.

Horretarako ezinbestekoa zen zerrenda bozkatuena errespetatzea, EH Bildu, eta gaur EAJk bere hautagaitza ez aurkeztea.

Argi dago ez dutela gure proposamena onartu nahi izan, nahiz eta gobernatzeko gehiengo nahikorik ez duten, Alderdi Popularraren  babesean sostengatzen ez badira. Guri alkatetza kentzeko helburu bakarrarekin bozka eman dien PP-ren babesa beharko dute.

Badirudi EAJk aipatzen duen egonkortasuna eta, han eta hemen, alderdi batzuekin eta besteekin, itunak justifikatzen dituena ez dela ezinbestekoa haientzat Zigoitian.

Esan diezagukete ez dutela PPrekin itunik egin, baina, hala balitz ere, nahiago izan dute alderdi honen botoan oinarritu, gaur egun VOXekin zuzenean lerrokatuta egonda; zeinekin eta eskuin muturrarekin. Hori nahiago izan dute, elkarteetatik, Administrazio Batzarretatik eta Udaletik bertatik gure bizilagunen onerako urte askoan lan egin duten pertsonez osatutako udal talde batekin akordio batera iristea baino.

Denak ez du balio. Zigoitiak beste gobernu bat merezi du, gaur eskaintzen ari zaretenetik haratago.

Denak balio du Euskal Herria Bilduren aurkako kanpainarekin, Zigoitian gobernatzeko gure aukera bakarra gehiengo osoa lortzea da. Hala eta guztiz ere, berandu baino lehen, Hego Euskal Herriko beste udalerri askotan egiten ari garen bezala, Zigoitian ere lortuko dugu.

Horregatik, Osoko Bilkuren areto honetara hurbildu zaretenoi esan nahi dizuegu gu oso lasai gaudela. Beraiek dira urduri daudenak, beraiek eman behar dituzte azalpenak eta beren portaera justifikatu, ez bakarrik haien boto-emaileen aurrean, baizik eta  Zigoitiko herritar guztien aurrean ere.

Guk Zigoitian bizi diren pertsona guztientzat lanean jarraituko dugu Udalean, haiekin guztiekin, haien beharrei irtenbidea emateko, oposizio-lan eraikitzailea, gardena eta koherentea eginez, baina baita kritikoa ere, Zigoitia hobetzeko beharrezko jarrera hori delakoan.