AKTUALITATEA


| 2019-12-19 17:38:00

Alkatearen hitzetan Bengolarrako berriztatzea “Legealdi honetako proiekturik garrantzitsuenetariko bat izango da”, baina ahaztu du esatea prozesu hau aurreko legealdian prozesu partehartzaile batekin hasi zela. Horren ondorioz egindako aurreproiektuan berak aipatzen dituen aldaketak jaso eta Arabako Foru Aldundian Obra eta Zerbitzurako Foru Planaren dirulaguntza eskatu zen. Hau dena aurreko legealdian. Argi dago, beraz, hau ez dela inondik inora lehengo pausoa izan, aurretik egindako lanaren jarraipena baizik.
Beste adibide batzuk ere ikusten ari gara eta ikusiko ditugu:

  • Musika eskolako irisgarritasun obraren amaiera.
  • Mairulegorretara doan bidearen konponketa, AFA-ren laguntzaz.
  • Beste udal lonja batean lokal komertzial bat martxan jartzeko obraren amaiera.
  • Udalaren partzelarien matenimendua.
  • Ibilbide etnografikoen seinaleztapena.
  • Lisarandako ganadu mangaren eta itxituraren konponketa.
  • Osasun Zentroko eta alokairuko etxebizitzan gasoil galdara kendu eta pellet galdara jarri.
  • Eguneko Zentroa eta gune modularraren arterko aparkalekuaren zolaketa eta hormen     konponketa.
  • Portxe baten eraikuntza Gorbeia Eskolan.

Hauek guztiak aurreko gobernu taldearen egitasmoak izan dira eta aurtengo aurrekontuetan islada izan dute. Eskertuko genuke honen inguruko informazioa zintzotasunez azaltzea.