Zeberioko ehbilduk Aberri Eguna ospatzeko Euskal Herria Baterak egindako deialdiarekin bat egiten du
COVID-19ak eragindako egoera dela eta Zeberioko EH Bilduren Udal Taldetik honako proposamenak helarazi nahi dizkiogu Zeberioko Udal Gobernuari:
- Mahai bat abian jartzea hartutako neurriak eta informazioa kontrastatzeko, proposamen berriak egiteko eta martxan jarri beharreko neurriak eztabaidatzeko balio behar duena. Bertan, ordezkari politikoez gain, egongo lirateke, eragin zuzena duten udal arloetako arduradunak, hau da, Gizarte ekintza, berdintasuna zein herriko medikua, baita egoera honetan interes berezia izan dezaketen elkarteak ere.
- Nagusien artapena eta jarraipena egitea bermatu behar dugu. Nagusiekin edo etxetik atera ezin eta inguruan oinarrizko beharrak nork asetu ez duenarekin harreman zuzena izan.
- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren jarraipena: azaroan eskatuta dagoen arren, oraindik ez dugu informazio nahikorik atal honetan. Jakin nahi dugu, beraz, zenbat erabiltzaile dauden, zenbat langile dauden, zein lan baldintzetan eta segurtasun neurrirekin egiten duten lan, langileen kontratuetan izan diren aldaketak, etabar.
- Beharrezkoa da herriko egoitzetan behar beste langile lanean dabiltzala eta segurtasun neurriak dituztela ziurtatzea.
- Osasun eta zaintza arloko langileek egoera biziki larria eta konprometitua bizi dute Zeberion, eta batzuek nahiago lukete berea ez den etxe batean lo egin, beraien eta hurkoen atsedena eta osasuna bermatze aldera. Arlo horretan udalarentzako lan egiten duten langileei aukera hau eman behar diegu, besteak beste, udal egoitzetan lanean ari direnei eta etxez etxeko langileei, kontratazio bidezko zerbitzua izan arren. Horretarako udalak dituen erabilpen gabeko etxebizitzak aukera egokia da, esaterako, apartamentu turistikoak edota herrian egon daitezkeen ostatuak.
- Zeberioko Boluntarioen taldeari zabalpen egokia ematea, beharra duten pertsonei jakinaraziz.
- Indarkeria matxista iraganean bizi izan duten edo gaur egun bizi duten emakumeei babesguneak eskaintzea. Ezinbestekoa da indarkeria matxista sufritutakoei arreta eta informazio zerbitzuak mantentzea eta indartzea. Biolentzia hori jasan duen emakumeak ez du erasotzailearekin bizitzen segitu behar.
- Sistemaren kolapsoak hala eskatuz gero, udal esparruak egokitzea, laguntza sanitario azpiegitura moduan.
- Kaleak eta eraikinak desinfektatzeko, egoerak hala eskatuta, suhiltzaile edo herritar boluntarioekin kontatzea.
Arlo zaurgarri eta ahulei laguntzea. Pertsonok ez dugu krisi hau ordaindu behar:
- Salbuespen egoera honetan ondorio larriak pairatzen ari diren ostalaritzari eta komertzioei tasa eta zergak atzeratzea, krisiak dirauen bitartean. Halaber, titulartasun publikoa duten lokalei, itxita egon diren garaia, ez zaie alokairua kobratuko.
- Era berean, salbuespen egoera honek irauten duen bitartean, Zeberioko herritarrei tasa eta zergak atzeratzea (zirkulazio-zerga, zaborra, ...). Horren ondorioz, babes soziala bermatzeko beharrezkoa baldin bada, aurrekontuetako partidak birformulatzea.
- Ohiko etxebizitzaren hipotekaren ordainketa atzeratzeko eskatzen diren tramiteak udalak ahalik eta lasterren eta on-line egitea, errolda agiria, esaterako.
- Beste diru sarrerarik ez duten edo langabezia kobratzen ez duten herritarrentzako laguntza abiatzea edo, esaterako, herrian bertan janaria edo botikak erosi ahal izateko bonoak banatzea. Baita, egun, AES laguntza jasotzen dabiltzanei ematen segitzea (salbuespen egoera honek irauten duen bitartean) eta eskatzaile berriei tramiteak ahalik eta gehien bizkortzea. Paperak gabeko pertsonei ere bai.
- Udal-langileen soldatak bermatzea eskatzen dugu.
- Azpikontratatutako zerbitzuak ez eteten saiatzea eta, edonola ere, zerbitzu hauek burutzen dituzten langileek ondoriorik ez izatea, ez kontratuan ezta soldatan ere.
Zeberion, 2020ko apirilaren 3an
Zeberioko EH Bildu
Zeberion emango diren ekitaldietan parte hartzeko deia egiten dizuegu:
Martxoaren 6an, arratsaldeko 19:00etan
Kancaneo taldearen eskutik
Martxoaren 8an, 13:00etan
Jesusen Bihotzetik
Martxoaren 12an, arratsaldeko 19:00etan
Irantzu Varelaren eskutik
Azaroaren 28an Ohiko Osoko Bilkura burutu zen Zeberion. Hainbat gai jorratu ziren. Hona azpimarragarrienak:
EH Bilduren Udal Taldeak irakurketa baikorra egiten du onarpenaz: agintean ginela bultzatu genuen parte-hartze prozesuaren bitartez ezarritako oinarriak mantendu dira. Horri esker, arau berriek Zeberioko ingurumena hobeto zaintzeko eta lurraren erabilera egokia sustatzeko aukera emango digute. Zeberioko EH Bilduk den-dena emango du onartu berri den HAPOa benetan betetzeko.
Zeberioko EH Bilduren iritziz EAJ/PNVk bultzatzen duen turismo eredua zenbakiei eta datuei bakarrik erreparatzen die: ekuazioa, Zeberion, apartamentu turistikoetan gero eta jende gehiagok gaua ematea = turismo gehiago = hobeto Zeberiorentzat. Ordea, ez dute kontuan hartzen zertan etorri diren pertsona horiek, kasu, Bilbo eta beste gune interesgarriez gain, gure herria ere izan behar du jomuga. EH Bildun pentsatzen dugu gure eskaintza turistikoa dauzkagun berezitasunetatik sortu behar dela: nekazaritza, natura, kultura, bertoko produktuen kontsumoa ... Horren ildotik, estudio baten erabilera Nekazalgunearekin lotu zen, proiektu hori herriarentzat estrategikoa delakoan. Horregatik ez dugu ez ulertzen ez onartzen, EAJ/PNVk alkatetzatik Nekazalgune proiektua etengabe erasotzea: lortu ziren lurrak jabeei itzultzea, kontserbera ondoko erabilera anitzeko espazioa okupatzea, eta, azkena, Ermitabarriko estudio guztiak turismorako uztea.
Igorreko Batz eta Araluce enpresen egoera dela eta, adierazpena onartu du Zeberioko Udalbatzak testu bateratu baten bitartez. Helburu nagusiak bi dira: batetik, langileei elkartasuna adierazi, eta, bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu beraien eskuetan dauden lanabes eta bitarteko guztiak ipini ditzatela automozio sektoreak Arratia bailaran pairatzen duen egoera larriaren ondorioak arintzeko, eta Arratiarako Plan Industrial bat diseinatzeko eta berori aurrera eramateko bitartekoak jartzeko.
Udalbatzak aho batez onartu zuen EUDELen adierazpena, EH Bilduk gutxieneko edukiak gordetzen dituela uste du eta, baina guk beste testu bat aurkeztu genuen, konpromiso zehatzak batzen dituena, marko orokorraren irakurketaz eta erreparazioaz haratago, EAJ/PNVk atzera bota zuena. [https://labur.eus/2019azaroak25]
Aurreko adierazpenarekin bezala, hemen ere Zeberioko EH Bilduk berea aurkeztu zuen, Zeberiorako hainbat proposamen zehatzak batzen zituena, eta berriz ere, EAJ/PNVk atzera bota zuen, testu bateratu bat sortzeari inongo aukerarik eman gabe. Hitz eta testu samurretatik haratago joateko beharra ikusten dugu Zeberioko EH Bildun, konpromiso zehatzek eta neurri jakinek ematen diotelako zentzua adierazpen bati. [https://labur.eus/2019eus]
Udalbatzan alkateak Zeberioko auzoetan banatuta dagoen suteen kontrako materiala aztertu eta falta dena edo baldintza txarretan dagoena ordezkatzeko asmo sendoa azaldu zuen. Zeberioko EH Bilduk, bere momentuan martxan jarri zuena proiektu hau, oso garrantzitsutzat jotzen du proiektuak aurrera egitea, suteek gure bizilagunengan, baserrietan, ondarean eta ingurunean eragin ditzaketen kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.
Eusebio Aldekoa egoitzak 30 urte bete ditu, zorionak!
Jaiak ondo igaro dituzuelakoan, urte berri ona opa dizue Zeberioko EH Bilduk!
2020ko uztaila. EH Bildu, gehien hazi den indarra: 248.000 boto; 22 ordezkari