AKTUALITATEA


| 2024-01-11 13:43:00

Gaur berriz ere Zeberioko EH Bilduk kontzentrazioa deitu du "Zeberiok medikua behar du" lelopean. Arratsaldeko 18:00etan, Zeberioko plazan 35 bat lagun bildu gara.

Egoera errepikatzen da. Aurreko asteetako zenbait egunetan medikurik gabe egon gara Zeberion, eta beste zenbaitetan ordutegia murriztuta izan dugu. Telefono bidezko hitzorduak eskaera egunetik hainbat egunetara ematen ditu Osakidetzak. Herritarrak kexatu egin dira eta hori dela eta, egoera salatu eta konpontzea eskatu nahi dugu.