AKTUALITATEA


| 2024-04-22 17:02:00

Inkestek ondo zioten: EH Bildu EAJren parean ipini da atzoko hauteskundeetan. 2008Ko ilegalizaziotik, lehenengo indar modura berdinduta egotera 2024an. 16 urtean kolorez aldatu da EAEko mapa. Ez da izan kasualitatea, urte hauetako lanaren emaitza baino. Gureari eutsita eta amore eman barik, gai izan gara gure diskurtsoa eguneratzeko eta jendeak hala ulertu eta onartu du.

 

Momentu honetan EH Bildu erreferentea da ezkerrean, eta gida nazio auziaren gaian. Harremana dauka eta bertan parte hartzen du gizarte mugimenduetan, hainbat udal kudeatzen du, milaka batzorde, talde edo bileretan biderkatzen gara, gai guztiei garrantzia emanez. Hori ikusten du jendeak eta hortik atzoko saria. Gure kideei esker, hainbat gauza aldatzen doa, eta are gehiago aldatuko da hurrengo hauteskundeetan.