AKTUALITATEA


| 2022-05-13 14:32:00

Gaur bukatzen zen proiektuari emendakinak jartzeko epea eta EH Bilduk N-634 errepidea zeharkatuko duen pasabidea proiektutik ezabatzea eskatu du. Pasabide honek 13 metroko altuera eta 25 metroko luzera izango du eta EH Bilduren ustez Zaldibarko paisaian eta ikuspegian inpaktu negatiboa izango du.

Hortaz gain beste faktore bat kontutan izan behar dela gogoratu du EH Bilduk. Egun errepidean dauden zebra bidea eta semaforoa mantenduko dira, beraz irisgarritasuna eta errepidearen beste aldera igarotzea bermatuta egongo litzateke pasabidearen beharrik gabe.

Hori dela eta pasabidea tren geltokiaren aldean bukatzea eskatu dute, horrela Zalduaran eta  Eguzkialdera irisgarritasuna bermatuko litzateke pasabidearen inpaktua saihestuz.