Bilgune berria izango dena auzolanean atontzen ari dira EH Bilduko kideak azken egunetan. Lokala Euskal Herria kalean kokatuta dago, Sorgin Taberna eta Kutxabank bulegoaren artean. Bilgunea margozteko bigarren deialdia egin dute astearterako, urtarrilaren 17rako, arratsaldeko 16:30etan hasita. Datorren asteburuan margoketa lanak bukatzea aurreikusten dute eta urtarrila amaiera edo otsaila hasierarako Bilgunea prest izateko eta irekiera ekitaldia egiteko asmoa adierazi dute.