Gaur gure udalerriko hiritarren aurrean aurkezten garen alderdi politikook pertsona euskaldun presoei Espainiako Gobernuak aplikatzen dizkien politikei buruzko gure azterketa eta balioespena ezagutarazi nahi dizkiegu Espainiako Gobernuari eta euskal zein nafar iritzi publikoari.
Sinatzen dugun alderdiok, euskal erakunde gehienetan eta sindikatu gehienekin askotan adostu ditugun adierazpenetan honako hau eskatu izan dugu: “Espetxeetako Lege Orokorrak aurreikusten duena bete dadila, askatasunaz gabetzen duten zigorrak bete daitezen norbereingurunetik deserrotu gabe, birgizarteratzearen printzipioek adierazten duten moduan. Zentzu honetan, 2011 urtean ETAk jarduera armatua utzi zuenean irekitako denboraldi berriaren barruan honako hau adierazten dute: beharrezkoa dela beste espetxe politika bat, presoek beren gizarte eta familiako erroak dituzten lekuetatik urrun zigorrak bete beharra ekidingo duena. Politika berri horrek presoak bere familiarekin harremanak izatea erraztuko du eta adin txikikoseme-alaben ongizateari begiratuko dio, gurasoek haiekin egoteko duten eskubidea defendatuz”.
Covid-19ak eta konfinamenduak pandemia honek espetxeratuentzat dituen ondorioei buruzko eztabaida ireki dute. Hilabete hauetan ugariak izan dira erakunde politiko eta sozialen ekimenak, nazioarteko erakundeen gomendioak jarraituz, Europatik, Madriletik, Gasteizetik eta Iruñeatik eskaera hau egin dutenak: dagokien agintariek har ditzatela neurri espezifikoak pertsona presoei begira, haien osasun eta segurtasun baldintzak hobe daitezen eta hobera egin dezaten osasun krisialdiaren ondorioek bereziki ukitu dituzten legedi juridikoko eskubideek ere.
Zentzu honetan, bereziki garrantzitsua jotzen dugu 2020ko apirilaren 27ko Eusko Jaurlaritzaren proposamena, honako hau baieztatzen duena: Espetxeetako Lege Organiko Orokorraren 12.1artikuluaren arabera, Covid-19 izurritearen ondorioen testuinguruan eta osasun publikoa prebenitu eta babesteko helburuarekin, egitasmo orokor bat artikulatu behar da espetxeratu guztiak preso bakoitzaren familia ingurunetik hurbilen dauden espetxeetara hurbilduak izan daitezen”
Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteak bakearen eta bizikidetzaren aldeko apustu garbia egindu. Hainbat modutako eta etengabeko eskaerak egin ditu, iraganeko logiken araberako espetxe politika behin betirako gainditu dadin.
Ondorioz, honako hau adierazi nahi dugu:
Akordio hau Etxerat elkarteari helaraztea, konpromiso hau gizarteratzeko eta ezagutarazteko.
Amaitzeko, egoera hau jasaten ari diren pertsona presoen senitarteko eta adiskideeiezagutarazi nahiko genieke hartua dugun konpromisoa, aipatu helburua lortzen laguntzekobeharrezkoak diren urratsak ematekoa.
Sinatzaileak:
Usurbilgo Euskal Herria Bildu eta Usurbilgo Eusko Alderdi Jeltzalea - Partino Nacionalista Vasco