AKTUALITATEA


| 2022-10-17 14:05:00

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformak lehengo astean egindako agerraldiaren bidez jakin genuen Maria Angeles Otegi, 80 urteko herrikideak, bizi zuen egoera bidegabea. 

Reno Amusement SL (Madril) mailegu-emaileak 60.000 €-ko hipoteka-mailegua zinpetu zuen hildako semearekin, Maria Angelesen txebizitza bermetzat hartuta. Abusuzko klausulak medio, semeak hirugarren kuota ordaintzeari utzi zion, et, ondotik, mailegu-emaileak hipoteka betearazteko demanda bat tartekatu zuen. Maria Angelesek ez zuen horren berri izan, eta epaitegiak 2021eko apirilean jakinarazi zion etxebizitza enkantean jarriko zutela. Salatu nahi dugu zer-nolako basakeriak egiten dituzten hainbatetan mailegu-emaile, putre funtsek eta hainbat bankuk. Klausula bidegabe hauek egoera zaurgarrienetan eta beste irtenbiderik gabe dauden herritarren gainetik etekin ekonomikoak ateratzeko erabiltzen dituzte. Negozioa, dirua, pertsonen gainetik jartzen dituzte. Baina, etxebizitza eskubide bat da eta ez negozioa.

Kaleratzeak Stop-eko abokatuak esan bezala, etxebizitza enkantean jartzeko prozesua atzeratzen/gelditzen saiatzen ari dira. Mailegu-emaileari ordaintzeke dagoen diru kopurua zehazteko eskatu diote zorra deusezteko (“enervar”) aukera eskatuz, hau da, zorra ordaitzea

Herritar asko bezalaxe, gu ere kezkatuta gaude egoera bidegabe honekin. M.Angelesek bere etxean bizitzen jarrai dezan ahal dugun guztia egingo dugu herri mobilizaziotik eta instituzioetatik.

Elkarrekin eta elkartasunez lortuko dugu!

M. Angeles ez zaude bakarrik!

 

--

Usurbilgo Euskal Herria Bildu