AKTUALITATEA


| 2020-06-25 13:07:00

Iragan hurbila.

HARROPUZKERIA. Kazetariak: "Zergatik ez zoaz Zalbibarrera?" U.k, harro: "Ez naiz joango txiolari batzuengatik...". Agerian, trama ustel handi bat, zaborrak berak baino ustelagoa. Bi langile desagerturik, eta ebidentzia bat: agintari horiek interes ekonomikoak pertsonen eta osasunarengainetik jartzen dituzte.

USTELKERIA. Epaitegiak dira mintzo: De Miguel, Alonsotegi, Balentziaga, Bidegi... Kasu isolatuaketa puntualak ote dira? Ez, gaitz estrukturala da, eta oinarrian ondo finkatutako sareak daude, aginte-postuetatik kudeatzen direnak diru publikoa lagunen artean banatzeko.

AUTORITARISMOA. COVID-19aren krisiak nabarmen utzi du zein modu autoritarioan gobernatzen duen Gasteizko gobernuak. Ez dute onartu eragile politiko eta ekonomikoen mahairik. Ez dute eragile sozialekin kontrasterik egin nahi izan, ez eta herritarron iritzirik ere aintzat hartu.Bulego isolatuetan hartu dituzte erabakiak.

DESBIDERAKETA. Patrika pribatuek dute lehentasuna. Zerbitzu publikoak oso ahul agertu diren honetan (osasuna, zaintza, hezkuntza, euskara, kultura, eta abar), non jarri dute lehentasuna? Abiadura handiko trenaren edo Donostiako Metroaren obretan.

HONDAMENDIA. Bertatik bertara ikusi ditugu errauste-plantaren ketzarrak eta Arkaitzerrekako arrainak hilik. Herritarroi barruak nahastu zaizkigu, eta kezkaz bete burmuinak. Jaurlaritzakoeta Aldundiko agintariek, axolagabe, lehenbizi ikerketa oztopatu, gero ukatu, ondoren garrantzia kendu, eta bukatzeko azalpen sinestezina zabaldu dute. Kitto. Hori da gureganako duten errespetuaren neurria.

ESKASKERIA. Urkuiluk zer lortuko, eta Kantabriako mugaren irekiera bi egunez aurreratzea, sekulakobaliabide mediatiko-propagandistikoz hanpatuta. Txistea dirudi. Bien bitartean, EAEkoeuskaldunok ezin Nafarroara edo Iparraldera joan. Hori da Urkuiluren ikuspegia: nazionala? Ez,bakazionala. Txistea litzateke, horren atzean benetako ikuskera politikoa ez balego.

AHULTASUNA. Ikusi dugu nola berrogei urtez bete ezin izan den hala moduzko autonomia, bi egunetan desegin zen: harreman bilaterala bai (hala dira guztiak), baina ez berdinen artekoa.

Orainean, lehengo lepotik burua.

Krisi honek zer ikasia eman behar ligukeen arren, Gasteizko gobernuan daudenek oso jarduneta mezu kezkagarriak zabaldu dituzte dagoeneko. Petronorren, Euskal Herriko enpresa kutsatzaileenetakoan, ateratako argazkiak dena zioen irudi bakar batean: lehen bezala jarraituko dute aurrerantzean ere. Munduko herrialde aurreratuenek ekonomia ekologikoranzko trantsizioa premiazkotzat jotzen dutenean, hemen lehen bezala jarraituko dugu, larrialdi klimatikoari kasurik ez, eta natura hondatzen. Hori gutxi ez, eta zerbitzu publikoak eraginkorrago izan daitezen ez da inongo berrikuspenik planteatu. Esate baterako, epe motz-motzari begira, inork ba al daki zenbat baliabide eskainiko diren 2020-21eko ikasturtea ondo has dadin? Hezkuntza-komunitateak ba al du plan serio baten berririk? Antolatu al dira bitartekoak egoera desberdinetarako? Prestatu al dira irakasleak? Ez, ez eta ez. Deus ez. Nola ba? Orain lehentasuna hauteskundeak dira. Eta gero berandu izango da.

Etorkizuna.

Gauzak beste era batera egin daitezke. Usurbilen ikusi dugu zer den laguntza-sare komunitarioak eratzea, zer den behar handiena dutenei begira aritzea, zer den desberdinenarteko akordioak lortzea, zer den elkarlana. Ikusi dugu zer den herrigintzan aritzea. Hori da bidea: konpromiso kolektiboa, dinamika komunitarioak, ahulak bazterrean ez uztea, etakrisi-egoera latz honetatik ateratzeko sektore publikoa indartzea. EHBilduk horretan sinestendu. Kutxa batean sartzen den papera gauza hutsala da. Papertxo batek ez du, berez, mundua aldatuko. Baina desegoki erabiltzeak, edo ez erabiltzeak, gauzak dauden-daudenean utziko ditu. Eta ederki ikusi dugu zer den hori.

 

2020ko ekainaren 23an Noaua!ren 829.alean publikatutakoaren bertsio osoa.