Urduñako EH Bildu udal taldeak Maderas de Llodio enpresaren EREaren inguruko mozioa aurkeztu zuen udalean iragan ostiralean, bertan lau puntu garatzen ditugularik
1.- Maderas de Llodio-ko langileei elkartasuna adierazi, eta Garnica Taldeak egin nahi dituen enplegu-erregulazioko espedienteak eta kaleratzeak errefusatu.
2.- Maderas de Llodio-ko langileei babesa eman euren borrokan, eta gatazka honen ondorioz egiten diren mobilizazioak babestu enplegu-erregulazioko espedientearen aurka, Maderasen eta Aiaraldean lanpostuak defendatzeko eta industria jarduerari eusteko.
3.- Aiaraldeko desindustrializazioaren eta enplegu-suntsiketaren inguruko kezka adierazi, eta Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldunuari, Aiaraldea Suspertzeko Planak garatuz behar diren neurriak har ditzaten Aiaraldean enplegu gehiago suntsi ez dadin eskatu eta Maderas de Llodioko lanpostuak defendatu ditzaten.
4.- Mozio hau Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, eta Eusko Legebiltzarreko eta Arabako zein Bizkaiko Batzar Nagusietako talde politikoei bidaltzea.
Urduñako EAJren gobernu taldeari mozioa aztertzeko osoko bilkura deialdia egin dezala eskatu diogu, baina ia aste bete igarota ez dugu erantzunik jaso.