AKTUALITATEA


| 2025-11-30 17:14:00

Urduñako EH Bildu udal taldeak pasa den asteetan Maderas de Llodio enpresaren EEEaren inguruko mozioa aurkeztu zuen ez-ohiko bilkuran aztertu zedin. EAJ buru duen gobernu taldeak ordea ez-ohiko udalbatzarik ez deitzea erabaki du eta osteguneko ohiko bilkuraren gai-ordenean txertatu du. 

Urduñako EH Bilduk oso larritzat jotzen du premia biziko egoera honetan ez-ohiko deiadia baztertzeko EAJk eginiko hautua, are gehiago gobernu taldeak azken boladan ez-ohiko bilkura deialdiak egiteko duten joera ikusirik. Baina batez ere salagarria iruditzen zaiguna da Maderas de Llodio enpresako langilekiko elkarasun mozioarez aurka bozkatu izana da, gure udalerriko hainbat herritar ere tartean direla kontuan izanda.