2024ko aurrekontuaren likidazioan baieztatu denez, Udalak ez du gastu-araua bete, eta baimendutako muga % 15ean gainditu du. Hitz gutxitan esanda, gastatu daitekeena baino gehiago gastatu du Udalak, Aurrekontu Egonkortasunari buruzko 5/2013 Foru Arauaren arabera.
Hori dela-eta, Udalak egokitzapen ekonomikorako plana onartu behar izan du, gero Bizkaiko Foru Aldundiak gainbegiratuko duena. Horrek ondorio zuzenak izan ditu: 2025ean, esaterako, EAJ-PNVk bere inbertsio garrantzitsuenetako bati uko egin behar izan dio. Hau da, ezin izan du Gernika plazako lokala erosi eta egokitu, eta ezin izan ditu gauzatu Kale Zaharreko bulegoak hobetzeko lanak; guztira, 330.000€-ko inbertsioa zen. Gainera, 2026rako finantzaketa-gaitasuna ere arriskuan dago.
Euren gobernatzeko moduaren ondorioz ez da gastu-araua bete, zuhurtasun gutxirekin eta ardura gutxirekin gobernatzen baitute. Urduñaren gisako herrietan diru-sarrerak mugatuak dira, eta oinarrizko premia ugari daude; horregatik euro bakoitza da garrantzitsua. Beharrezkoak ez diren gastuetarako baliabideak bideratzen direnean, Udalak ezin du inbertitu benetan beharrezkoak diren kontuetan, hala nola kalitatezko zerbitzu publikoetan, garapen soziokulturalean, hiri-mantentzean, eta abar.
Egoera hau berriro gerta ez dadin, eta Urduñak finantza-egonkortasuna eta inbertsio-ahalmena lehenbailehen berreskura ditzan, EH Bildutik hau da gobernu-taldeari eskatzen dioguna: gutxiago XAHUTU eta gehiago KONTROLATU.