AKTUALITATEA


| 2022-11-25 09:27:00

Datorren astelehenean, azaroaren 28an, arratsaldeko 18.30etan Kurtzion lotuko gara, 2023ko Udal Hauteskundeetan EH Bilduk aurkeztuko dituen PROIEKTU NAGUSIAK aukeratzeko. 2019-2023 legegintzaldiko herri-programa lantzeko egin genuen bezala, oraingoan ere oinarri soziala osatzen dugun pertsonen parte hartzea guztiz beharrezkoa da.

Lan-saio honek ordu eta erdiko IRAUPENA izango du, 18.30etatik 20.00etara eta HELBURUA, esan bezala, alorrez alor EH Bilduren LEHENTASUNAK zehaztea izango da: etxebizitza, hirigintzan, mugikortasunean, alor sozialean, Euskaran, kulturan eta aisialdian, hezkuntzan, kirolean, udal funtzionamenduan, segurtasunean eta bizikidetzan...

Abenduan eta urtarrilean zehar beste bi saio egingo ditugu, erabateko garrantzia duten gai transbertsalak lantzeko: GAZTEAK eta FEMINISMOA. Gazteek behar dituzten udal politiken inguruan aritzeko hitzordua, abenduaren 2an izango da, datorren ostirala, Kurtzion, 18.30etatik 20.00ak arte. Feminismoa lantzeko lan-saioa, ostera, urtarrilean. 

Zure parte hartzea oso garrantzitsua da, ABANTE!