AKTUALITATEA


| 2022-05-15 19:08:00

Bost urte bete berri dira Sopelan erabakitzeko eskubideari buruzko herri-galdeketa egin zenetik, parte-hartze eta mobilizazio sozial handiarekin.


Datorren uztailaren 2an, Kataluniak eta Euskal Herriak erronka handia dute: Pirinioetan 300 gailur argiztatzea, munduari mezu argi bat helarazteko: "Hemen bi herri daude erabaki nahi dutenak".


Sopelari Artxuria mendia egokitu zaio Zugarramurdin. EH Bildutik, parte hartzera animatzen zaituztegu helburu hori betetzeko. Horretarako, jarri harremanetan Sopelako Gure Eskurekin (gureeskusopela@gmail.com), informazio guztia jasotzeko eta antolatzen ari diren autobusean izena emateko.