AKTUALITATEA


| 2023-01-16 10:05:00

2023ko udal hauteskundeak erronka erabakigarria dira bai Sopelarentzat bai Uribe Kosta osoarentzat alternatiba aurrerakoi, ekologista, feminista eta euskalduna gauzatzeko. Munizipalismo eraldatzailean oinarritutako alternatiba bat, alegia. Zalantzarik gabe, alternatiba hori EH Bildu da.

 

Momentu honetan, gure herri-programa eguneratzen ari gara, Sopelako behar berrietara egokitzen. 2023ko lehen hilabeteetan gure herri-proiektua eta 2023-2027 legegintzaldirako programa kontrastatuko dugu, bai herriko taldeekin, bai herritarrekin orokorrean.

 

Horretarako, urtarrilaren 24an, Kurtzion, asteartea, arratsaldeko 18.30etan Sopelako emakumeen asanblada irekia antolatu dugu, benetako Sopela feminista bat eraikitzeko zuen ekarpenak behar ditugulako. Saioa dinamikoa izango da eta ordu t’erdikoa izango da gehienez.

 

Animatu eta parte hartu! Zabaldu deialdia zure inguruan! Abante!