AKTUALITATEA


| 2024-07-05 14:10:00

Sopelan, gaur egun, 75 etxebizitza turistiko daude, eta beste udal batzuek egin duten bezala, Sopelak ere urtebeteko moratorioa onartu du lizentzia berriak emateko. Beraz, hemendik aurrera, pisu turistiko berrietarako lizentziak bertan behera geratuko dira urtebetez.

Ez da hau EHBildu buru duen gobernu-taldeak bultzatzen duen lehen neurria: joan den urriaren 26an onartu zen pisu turistikoen eta etxebizitza hutsen arteko zerga-parekatzea, OHZri dagokionez. Hala, aurten jada aplikatzen ari zaie pisu turistikoei OHZren %50eko errkargua aurretiaz etxebizitza hutsei aplikatzen zitzaien moduan.

Urtebeteko luzamendu hori HAPO berria egiteko gogoeta irekian kokatzen da, eta etxebizitza turistikoei buruzko hausnarketa egiteko aprobetxatuko da.