AKTUALITATEA


| 2025-03-11 14:12:00

Euskal Presoen kolektiboaren egoera aldatu da azken urte hauetan eta egoera honi erantzuteko HARRERA ELKARTEA 2012ko ekainean jaio zen helburu argi eta zehatz batekin: euskal gizon eta emakumeei espetxetik edo erbestetik itzultzean, ahalik eta laguntza handiena ematea jendartean egokitzeko eta haien bizitza berria duintasunez eraikitzeko.

HARRERA elkartearen lana

HARRERA Elkarteak, kartzelatik edo erbestetik itzultzean, topatzen dituzten arazoei aurre egiteko laguntza ematen diek, bereziki arlo hauexetan:

JURIDIKO-ADMINISTRATIBOAN: Lehenengo tramiteak egiteko aholkularitza eta laguntza eskaintzen dizkiegu: NAN-a berritzeko, gida-baimena lortzeko, osasun-txartela egiteko, erroldatzeko, dagozkien diru-laguntzak lortzeko.

OSASUNGINTZAN: Medikuntza-asistentzia kartzelan edo erbestean oso eskasa izaten da. Bueltatzean, sarritan askok osasun arazoak izaten dituzte. Horrexegatik, Osasun Publikoak eskaintzen dituen baliabidez aparte, psikologo, oftalmologo eta haginlari taldeak ditugu.

SISTENTZIA EKONOMIKOA: Heltzean, preso eta errefuxiatu ohiek ez dute ondarerik izaten. Horri aurre egiteko, HARRERA ELKARTEA-k diruz laguntzen die lehendabiziko hilabeteetan, egoera estu hori arintzeko.

LANA: Bizimodu duin bat izateko lana edukitzea ezinbestekoa da. Krisiak eragin handia dauka kartzelatik edo erbestetik datozenengan. Gure elkartearen helburu bat da beraientzako lana aurkitzea.

Gure laguntza HARRERA Elkarteari

Harrera Elkartearekin kolaboratzeko animatzen zaituzegu. Hona hemen web orria: https://harreraelkartea.eus/es