AKTUALITATEA


| 2022-10-04 18:45:00

Datorren urtean udal hauteskundeak egingo dira eta aukera ezin hobea dago Sopelak behar duen gobernu aldaketa lortzeko. Baina horretarako, herri antolatua behar dugu, baldintza egokiak sortu eta ilusioa pizteko.
 

SOPELAK BESTE LIDERGO BAT BEHAR DU

 

EH Bilduk argi dauka bestelako modu bat badagoela udal-politika egiteko, bestelako gobernantza-eredu gardenagoa eta kolaboratiboagoa. Sopelak alternatiba aurrerakoia, ekologista, feminista eta euskalduna behar du, eta alternatiba hori EH Bildu da. Hurrengo asteetan, alternatiba hori lideratuko duen taldeko burua aukeratuko dugu.


Bide horretan, lehenengo urratsa Herri Batzarrean emango dugu. Bertan, indarrak biltzeko estrategia eta zerrenda egiteko prozesua izango dira gai nagusia. Honen bidez, batzarrean parte hartzeko deia egin nahi dizugu, ANIMATU!

 

 

HERRI BATZARRA

· Urriaren 21ean, barikua
· Arratsaldeko 18:30etan
· Kurtzio Kultur Etxean