AKTUALITATEA


| 2022-10-20 10:42:00

2019ko irailaz geroztik, EH Bilduk adierazi du Udalaren funtzionamendua hobetu behar dela, eta, horregatik, proposamen zehatz bat egin genuen urte bereko urriko administrazio- eta langile-batzordean, “kudeaketa publikoan espezializatutako kanpoko eragile baten laguntza edo aholkularitza kontratatzeari buruzkoa, balorazio independente eta objektibo bat egiteko. Udal honetako lanpostuak, beharrak, lan-prozedurak eta abar”.


Kontratazio hori gobernu-taldeak egin du jada, eta kontratatutako enpresak 2022an aurkeztu du txostena, irailean. EH Bilduk BEHARREZKOTZAT baina OSATUGABETZAT jo du lan hori. Hala ere, txosten horretan jasotako ideiak INTERESGARRIAK dira.


Kudeaketarako organigrama baten beharra, lanpostuen deskribapen zehatza, antolaketa-kudeaketako arduradun baten beharra baloratzea, arlo bakoitzeko arduradunak formalki mugatzea, sailen arteko koordinazioa hobetzea, lan-protokoloak finkatzea eta, azkenik, polibalentziaren erronkari heltzea.

 

EH Bilduk ezarritako 6 lehentasunak politikoak edo estrategikoak dira. Hau da, ez dira maila teknikoan garatutako proposamenak. Ibilbide-orri horren egokitasuna adosten bada, udal-teknikarien eskutik garatu behar da esku orri hori (ez dugu uste lan hori kanpora atera behar denik). Bestalde, uste dugu neurriek ahalik eta adostasun handiena izan behar dutela: langileak, sindikatuak eta udalbatza osatzen duten udal taldeak.


Udalaren barruan uste osoa dago ALDAKETA BEHARRA egon dagoela. Hel diezaiogun erronka horri.