AKTUALITATEA


| 2023-03-08 09:10:00

Sopelako EH Bilduk ez du babestuko aurten martxoaren 8rako Sopelako Udalak 12.00etan deitutako manifestuaren irakurketa. Manifestu hori EUDEL-ek proposatutako testua da, mezu eta aldarrikapen oso orokorrekin.

 

Sopelako talde subiranistak otsaileko osoko bilkuran adierazpen instituzional baterako proposamen alternatiboa aurkeztu zuen martxoak 8, zaintzen duen herria helburu” lelopean: EH Bilduk zaintzaren krisian zentratzen du bere diskurtsoa (egoitzetako zein etxez etxeko langileen lan baldintza duinen alde eginez, adibidez), zaintzen sistema alternatibo bat aldarrikatuz eta EAJk zein PSEk babestutako manifestu lausoagotik haratago joanez. Horrela, Euskal Herriko Bilgune Feministaren aldarrikapenekin bat egiten du talde soberanistak.

 

Hori dela eta, EH Bilduk Sopelako Sugarri talde feministak deitutako mobilizazioekin bat egingo du, Euskal Herri mailan zabaldu den “Denon bizitzak erdigunean” leloarekin: kontzentra 11.00etan eta mania 19.00etan, biak Udaletxe Plazan.

 

GORA BORROKA FEMINISTA! GORA SOPELA FEMINISTA!