AKTUALITATEA


| 2022-06-23 21:04:00

EAJren PROPOSAMENA: FRONTOIA ESTALI ETA ITXI

EAJak "Balearen" parkeko frontoia estali (Iturrieta Parkea) eta Kurene kirol-elkarteari lehentasunez bere erabilera ematea proposatu zuen 2022ko udal aurrekontuetan. Ematen du Kurenek EZ dakiela gai honetaz EZER, beraz EAJ-ren ALDEBAKARREKO PROIEKTUA delakoan gaude. Horrela, udal-aurrekontuen memorian agertzen den bezala, 1,2 milioi erabili nahi ditu EAJak Iturrietako pilotalekua estali eta izteko. Frontoia estaltzea babesten dugu, baina ez guztion diruarekin jokorako eta kirolerako espazio publiko bat pribatizatzea. Horrela, EH Bilduk 744.509,40€ko proiektua aurkeztu du, "Balearen" Parkean ESTALITAKO FRONTOI LIBRE BAT atontzeko.

 

GURE PROPOSAMENA: FRONTOIA ESTALI ETA ASKATU

Sopeloztarrok kirol-instalakuntza egokiak behar ditugu, gure aisialdiaz modu osasuntsuan gozatzeko. EH Bilduren ustez, KIROLA ERA ASKEAN BIZI DAITEKE, hau da, LIBREKI. Norberak bakarka zein taldean kudea ditzake bere kirol-jarduerak, Udalak zuzenean edo azpikontratatutako enpresa baten bitartez ekipamendu horiek kontrolatu gabe. Horixe da Iturrieta parkeko frontoiaren estaldurarekin planteatzen duguna: gune ireki bat, edozeinek erabiltzeko, bertan pilota zein bestelako jarduerak kalitatez egiteko aukera zabalduz, eguraldiaz babestuta (eguzkia, euria, haizea). Horrez gain, egun berezietan, Sopekako jarduera eta ekitaldi herrikoiak egiteko gune estali gisa ere irudikatzen dugu zonalde hori: kuadrilla, hezkuntza-zentroen jarduera bereziak, ekitaldi kulturalak, Kurenek edo herriko beste kirol-elkarte batek puntualki erabiltzeko... Azken finean, kirola eta herria aske bizitzeko ingurunea da "Balearen" parkeko frontoiarentzat planteatzen duguna.

 

ITURRIETA parkeko FRONTOIARENTZAT dugun ALTERNATIBA ezagutu nahi? EGIN KLIK!