AKTUALITATEA


| 2025-02-11 14:34:00

Irisgarritasuna, lehentasuna

23 espaloi beheratu dira oinezkoentzako pasaguneetan Udaletxearen eta Kurtzioko kultur etxearen eta Iturrietako parkearen arteko kaleetan. Esku-hartze sinboliko honen bidez, aurrerapauso bat eman da irisgarritasunean eta pertsona guztiei bermatzen zaie jolas-aisialdi eta Kultura eremuetarako sarbidea (Artaza, Iturrieta eta Kurtzio).

Gure programan, dibertsitate funtzionala duten pertsonekiko komunikazioa errazteko baliabide espezifikoak erabiltzeko konpromisoa hartu genuen, haien bizi-kalitatea hobetzeko, eta horretan ari gara.

Udalaren baliabideekin gauzatutako obrak:

EHbildu-Elkarrekin alkatetzak ez dizkio obra hauek esleitu kanpoko enpresa bati, Udaleko Obra eta Zerbitzuetako Brigadak egin ditu urrian eta azaroan bere baliabideekin, Udaltzaingoaren txosten batean oinarrituta. Helburua datozen hilabeteetan Sertutxa, Zubigane eta Lizarre inguruetan jarraitzea da. Era berean, Iberre-Larrabasterra inguruan hobekuntzak egitea aurreikusita dago, nahiz eta, agian, lan handiagoak behar izatea.

EAJarentzat “partxeak”. Zergatik ez dituzte haiek egin?

Haur-amorrualdia da EAJaren eledunaren ustez lan hauek “txapuzak” direla esatea. (ikusi abenduko udal osoko bilkuraren bideoa 01:17:19).  Zergatik ez ditu EAJk aurretiaz espaloi horiek beheratu?