AKTUALITATEA


| 2021-08-23 08:44:00

Ezustean eta tristuraz harrapatu gaitu berriak. Fernando Orozko sopeloztarrak utzi egin gaitu, hilaren 21ean. Fernando, Sopelako Udalaren zinegotzia izan zen, 2004tik 2008ra bitartean, “Sopela Aurrera” udal-taldean. Ezker Abertzaleko militante gisa, Sopelan egindako elkarretaratze, asanblada zein bileretan ohikoa zen Fernando bertan ikustea. Honenbestez, Sopelaren alde egindako lan guztiagatik eskerrak eman nahi dizkiogu Fernandori, Sopelako EH Bildu osatzen dugun ezkerreko subiranista guztion partez. Besarkada estu bana ere bere senide eta lagun guztiei. Lurrak goxo har zaitzala, Fernado. Egun handira arte!

Ai nora joan zara?
Fernando laguna
euskalzale zintzoa
eta euskalduna
Sopelak entzuten du
zure oihartzuna
Hartu agur honekin
gure maitasuna
betiko gorde dugu
eman diguzuna