Aurreikusitakoarekin alderatuta, atzerapen handiarekin inauguratu dira urtarrilean Sopelako IATaren instalazioak. Sinestezina dirudien arren, Eusko Jaurlaritzak instalazio hori 2007an iragarri zuen (2007an bai), eta Eusko Jaurlaritzaren IAT zerbitzuaren orri ofizialean 2009ko martxoaren 3an jaso zen akordio batera iritsita zegoela 2010ean martxan egon zedin.
EHBilduk udalean duen eraginkortasuna
Data horiek ikusita, egungo gobernu-taldeari atzerapenak leporatzea buloa da. Are gehiago, EHBilduk gidatutako egungo gobernu-taldeak aurreko legealdian (EAJ) sortutako egoera desblokeatu behar izan du; izan ere: instalazioen obrak amaitu ziren, baina Eusko Jaurlaritzarekin ez ziren adostu eremu hori urbanizatzeko betebeharrak. Egungo Udal Gobernu Taldeak (EHBildu) Eusko Jaurlaritzako Industria eta Ondare Sailekin negoziatu du urbanizatzeko beharrezko lanak egingo direla bermatzeko.
Espero dugu beste 14 urtez ez berandutzea.