AKTUALITATEA


| 2019-11-25 16:58:00

 

Aistak talde feminista: indarkeria matxistaren aurka, indarrak batu!

Alde batetik, Aistak talde feminista konzentrazioa egiteko deialdia egin dute 17:00etan udaletxeko plazan. Hau da bere deialdia:

"Inposatu nahi dizkiguten edertasun kanonak eta haietan ez sartzeak dakartzan ondorioak, kaletik jasotzen ditugun hitzezko eraso nazkagarriak, bi emakumeen arteko harreman afektiboak sexualizatzea, gure gorputzen kosifikazioa, lan feminizatuen gutxiespena, kale ilunetan eta ez hain ilunetan pasatzen dugun beldurra, emakume transek, bollerek, arrazializatuek...jasotako erasoak. Horiek denak ere biolentzia matxista dira. 

Guk argi daukagu: zuen erasoen aurrean guk autodefentsa feminista! Goazen denon artean Sopela feminista bat eraikitzera. Gaur 17:00etan kontzentra Sopelako Udaletxean eta jarraian denok Bilboko Manira! Gora Sopela Feminista!"

 

Sopelako Udalak antolatutako ekitaldia

Beste aldetik , udalak, hain garrantzitsua den egun horri ikusgaitasun gehiago emateko, “bideo maping ikuskizun” batekin puxika askatze birtuala egingo du ekologiarekiko modu arduratsu baten bidez. 19:30etan hasiko da ekitaldia Udaletxeko plazan.