Azaroaren 25a “Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna” dela-eta, Sopelako EH Bilduk bat egiten du mugimendu feministak deitu dituen mobilizazioekin.
Sopelan udaletxetik abiatuko da manifestazioa arratsaldeko 19:00etan, eta EHBilduk bere lehentasunezko konpromiso politikoa berresten du indarkeria mota horren adierazpen guztien kontrako borrokan.