AKTUALITATEA


| 2023-03-07 08:53:00

Sopelako Eraztun Berdearen Kontseiluak deituta, igande honetan, martxoaren 12an AUZOLAN bat antolatu da Lemotza errekaren erriberan, zuhaitzak landatzeko. Ekimen hau Sopelako naturguneak berreskuratzeko proiektuaren baitan kokatzen da. EH Bilduren la-ildoen artean gure ondare naturala babestea LEHENTASUNA du eta beraz, herritarrak animatzen ditugu bertan parte hartzera.

 

Gogorarazi nahi dugu EH Bildu Lemotza errekaren erribera berreskuratzea proposatu zuela legegintzaldi honen hasieran, Zipiriñeko Eskolaren masifikazio arazoei irtenbidea emateko Loroñon hezkuntza-eraikin berri bat proposatu zuenean. Zonalde hori altxorra da gure herriarentzat, zaindu dezagun!

 

Igandeko auzolana 10.00etatik 13.30etara izango da, Gasolindegia eta pasarelaren arteko eremuan.

 

ANIMA ZAITEZ!