AKTUALITATEA


| 2020-08-01 08:35:00

 

Arrigorri joko aretoaren handitzea

2020ko urtarrilean, Recreativos Uribe Costa, SL merkataritza-sozietateak Sopelako "Arrigorri" joko-aretoan eraberritzeko proiektua aurkeztu zion Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari. Ondoren, 2020ko otsailaren 6an, Joko eta Ikuskizun zuzendariak baimena eman zuen eskatutako eraberritze-lanak egiteko. Azkenik, Sopelako Udal Gobernuak 2020ko ekainaren 26an Arrigorri lokala handitzeari buruzko erabakia hartu zuen (917/2020 espedientea).

Arrigorri joko-areatoaren obra hori ez da lokala eraberritzeko, handitzeko baizik: egungo joko-aretoko tabernak 108.49 m2-ko azalera erabilgarria du, eta handitu nahi den lokalak 120.67 m2). Erreforma horrek makinen eta pertsonen aforoa aldatzea dakar.

 

Eusko Jaurlaritzaren ekimen joko-aretoak kontrolatzeko

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jokoaren plangintza berrikusteko prozedurari ekiteko erabakia hartu zuen. Euskadiko Jokoaren Erregelamendu Orokorrean dago jasota.

2020ko urtarrilaren 14an, establezimendu horien jarduera arautzen duen erregelamenduaren berrikuspena amaitu arte, Eusko Jaurlaritzak aldi baterako eteten du joko-lokaletarako lizentzia berrien edo horien aldaketen emakida, lokalaren azalera handitzea ez dakarten obrei dagozkienak izan ezik.

Halaber, joko-makinak ustiatzeko baimen berrien emakida etetea erabaki zen, eta etete horri eutsiko zaio berrikuspenaren araudia onartu arte.

 

EH Bildu: Ludopatiaren aurrean Udalak badu erantzunkizuna!

Joko aretoen ondorioz, ludopatia arazoak handitzen ari dira, sakontzen, bereziki gazteengan eta aurretik prekarizatutako jendarte segmentuetan.
Ikerketek esaten dute Euskal Herriko 3 gaztetik batek, erregulartasunez apustu egiten duela.

Praktika horien kontsumitzaileen %66k 35 urte baino gutxiago dituzte. Jokatzen dutenen %15ek ludopata bihurtzeko arrisku larria du.
2017an 340 milioi euro baino gehiago jokatu ziren apustuetan EAEn, aurreko urtean baino %10,5 gehiago eta 2012an baino %113 gehiago. EAEn 205 joko areto eta 34 apustu etxe daude.

Badakigu adikzio desberdinek, ludopatia barne, dituzten ondorio desberdinak, horregatik uste dugu udaletxearen betebeharrak hurrengoak izan behar direla: prebentzioa eta osasunaren sustapena bultzatu behar da, aisialdi osasuntsuaren eskaintza handitzen den bitartean. Eta oso garrantzitsua dena, joko espazioak murriztea, joko-ekintzei zailtasunak jarriz. Aurretik emandako datuetan argi ikusten da areto hauek zelako inzidentzia duen gizartean, horregatik, eskatzen dugu areto gehiagorik ez zabaltzea, ezta zabalik daudenen handipena baimentzea.

Hau guztia dela eta, honako erabaki zuen Sopelako osoko bilkurak aho batez: "Tokiko Gobernu Batzarrak akordioa kautelaz etetea 2020ko ekainaren 26an hartutako erabakia, 14. puntuari dagokionez: obra txikia Landabe 2an - Arrigorri lokala handitzea (917/2020 espedientea). Udalean eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan aurkeztutako proiektuak kontrastatu arte".

EH BILDUren mozioa, joko-aretoen inguruan.