AKTUALITATEA


| 2023-05-17 10:05:00

Gure programa 11 lan-ildo nagusitan banatzen da. Zer #egingodugu KOMUNITATEArekin lotutako kontuak hobetzeko? 

 

  1. BIZIKIDETZA:

    1. Herritarren adierazpen askatasuna bermatu.

    2. Mozal Legea bezalako salbuespenezko neurriekin bukatuz, adibidez, egungo Gizalegeari buruzko Udal Ordenantza.

    3. Herritarron ongizatea bultzatuz, guk proposatutako Bizikidetza Ordenantza martxan jarriz.

       

  2. UDALTZAINGOA:

    1. Gertuko eredua bultzatu.

    2. Komisaria berri bat eraiki beharrean egungo komisaria birmoldatu, erdigunean bertan mantendu dadin.

       

  3. MEMORIA HISTORIKOA:

    1. Sopelako memoria berreskuratzen jarraitu, gure ondarea babestuz.

    2. Bizikidetzan urratsak eman: antifaxismoa eta gatazkaren konponbidea.

    3. Ez erabili memoria historikoa baliabide turistiko «neutral» gisa.

​​

Nor da Ander Moreno?

"41 urte ditut eta Barakaldon jaio nintzen. Sopelara 27 urterekin etorri nintzen gutxi gorabehera, nire bikotekidearekin independizatzean hain zuzen. Ingeniaritza Tekniko Mekanikoko ikasketak hasi nituen arren, Integrazio Sozialeko gradura pasatu nintzen. Unibertsitate garaia hastean, Eusko Alkartasunean hasi nintzen militatzen, eta urte batzuk geroago, koalizioa osatzean, EH Bilduren partaide egin nintzen. EH Bilduren eskutik Sopelako zinegotzi izan naiz 2015eko eta 2023ko legegintzaldietan. Bestalde, nire lan-esperientzia beti egon da lotuta gizarte-arloarekin; nire lehen urratsak Gaude elkartean eman nituen, eta gero, Apnabin, gaur egun lan egiten dudan lekuan.  Gaztetan, waterpoloa praktikatu nuen urte luzez; hasieran Barakaldoko CN-n, eta ondoren Getxoko taldean. Gaur egun, familiari eta argazkigintzari eskaintzen diet nire denbora librea, eta Sopelako Argazki Elkarteko (UK FOTO) lehendakaria naiz".