AKTUALITATEA


| 2023-05-18 10:24:00

Gure programa 11 lan-ildo nagusitan banatzen da. Zer #egingodugu Sopelan EUSKARAZ bizitzeko? 

 

I. SOPELAKO UDALAK EUSKARAREKIKO KONPROMISO ERREALA HARTU:

  1. Euskara Plana.

  2. Euskararen Udal Ordenantza.

  3. Euskara teknikaria eta baliabide nahikoak.

  4. Euskara ardatz, alor zeharkakoa.

     

II. URIBE KOSTAKO MANKOMUNITATEAREN EUSKARA ZERBITZUA SENDOTU:

  1. Publifikazioa.

  2. Klausula sozialak (lan baldintzak hobetu, baliabide gehiago).

     

III. EUSKALTEGIA:

  1. Bere funtzionamendua aldatu eta hobetu.

  2. Euskararen normalkuntzan eragin handiagoa izan dezan bultzatu (ikastaro-eskaintza, ordutegiak, antolaketa-aldaketa).

​​

Nor da Josu Barbarias? "Sopelan jaio nintzen, 1970an. Ander Deuna Ikastolako eta Zipiriñeko (aintzineko Virgen del Carmen) ikasle ohia. Delineatzaile proiektugile bezala lan egin nuen 2005ra arte eta 2008tik Ikastolan nabil lanean, mantenu arduradun bezala. Ikastolako artezkaritza kontseiluan ere egon naiz hainbat urtez. Ezker abertzaleko partaidea naiz eta 1999-2003 legegintzaldian zinegotzia izan nintzen, Euskal Herritarrok taldearekin. Aitxu euskara taldean ibilitakoa eta Olentzero batzordeko kidea 15 urtez".