AKTUALITATEA


| 2023-05-22 11:20:00

Gure programa 11 lan-ildo nagusitan banatzen da. 6 bloke dira gure lehentasunak eta gaur horietako bati tartea emango diogu. Zer #egingodugu FEMINISMO ETA BERDINTASUNEAN?

 

I. EMAKUMEEN ETXEA:

  1. Sopelako mugimendu feministari baliabideak eskaini.

  2. Emakumeei ahotsa eman (babesa, lankidetza, espazio propioa...).

     

II. FEMINISMOA ARDATZ:

  1. Ikuspegi feminista Udalaren alor guztietan txertatu (hirigintza, hezkuntza, ekintza soziala, komunikazioa…).

     

III. ANIZTASUNARI AHOTSA ETA BABESA:

  1. Pertsonak laguntzea beren identitatea aske eraikitzen (arrazoi sozialengatik, sexuagatik, ezgaitasunagatik…).

Nor da ITZIAR LAZARO? 

"60 urte ditut. Algortan jaio nintzen eta bikotearekin etorri nintzen sopelara familia osatzera. Magisteritza ikasketak egin nituen baina irakaskuntzan hasi baino lehen hainbat lanetan ibili nintzen, Eroskin, Bilboko kontsumitzaileen bulegoan, liburudenda bat ere zabaldu nuen... Irakaskuntza publikoan egin dut lan eta 2 urtetatik 14 urtera dauden ziklo guztiak ondo ezagutzen ditut. Orain Sopelako Iberre institutuan nago Pedagogia Terapeutikoa irakasle bezala zailtasunak dituzten ikasleei laguntzen. Euskal kultura dut gustuko eta Meñakoz elkartearen partaidea naiz. Liburuak, zinema, musika, natura eta bidaiak dira nire zaletasunak".