AKTUALITATEA


| 2023-05-24 12:08:00

Gure programa 11 lan-ildo nagusitan banatzen da. 6 bloke dira gure lehentasunak eta gaur horietako bati tartea emango diogu. Zer #egingodugu INGURUMENAREN ALORREAN?

 

  1. ERAZTUN BERDEA:

    1. Gure babes osoa Sopelako naturguneak eta ondare kulturala babesteko herri-mugimenduak sortutako proiektuari.

    2. Udalaren elkarlan osoa ziurtatuko dugu.

    3. Urko hezegunea handitu.

    4. Lemotza (Loroño) eta «Matadero» (Abaro) erreken erriberen lehengoratzea.

    5. Sopelako kostaldeko guneak defendatu.

       

  2. ALDAKETA KLIMATIKOAREN KONTRAKO ESTRATEGIA:

    1. Efizientzia energetikoaren aldeko neurri zehatzak, bai udal eraikinetan, bai eraikin pribatuetan (autokontsumoa).

    2. Komunitate energetikoaren proiektua landu.

       

  3. INGURUMEN-HEZKUNTZA INDARTU:

    1. Birziklapena bultzatu eta kontsumo-ohiturak aldatu estrategia pedagogiak erabiliz, haur eta gazteei ezezik, helduei ere bideratuta.

    2. Eragile sozial eta auzokideen bitartez osatutako Hondakinen Aholku Batzordea martxan jarri

​​

Nor da NAIA AZKARATE? 

"Santurtzin jaio nintzen (1978) baina Portugaleten bizi izan nintzen 19 bete arte. Hezkuntza publikoan egin nituen ikasketak, beti euskaraz. Batxilergoa bukatuta etorri nintzen Sopelara. Ordutik Sopelan bizi naiz eta hemen egin dut bizimodua. EHUren Medikuntza Fakultatean egin nituen unibertsitate-ikasketak eta gaur egun, Osakidetzako langilea naiz, 2003tik: familia mediku bezala lan egiten dut, Uribe Kostan, Lemoizeko anbulategian, azkeneko 10 urtetan. Sopelan euskal presoen aldeko dinamiketan parte hartu izan dut, baita ezker abertzaleko dinamika desberdinetan. Egun Sopelako Ander Deuna Ikastolako hezkuntza komunitateko kidea naiz. Zergatik EH Bildu? Zergatik izan zinegotzi? Sopelan oso talde polita daukagu, lan handia egin duena, lan serioa eta proiektu ezkertiar eta eraldatzaile honen parte izan nahi dut".