Gure programa 11 lan-ildo nagusitan banatzen da. Zer #egingodugu UDAL FUNTZIONAMENDU ETA GOBERNANTZAN?
I. BESTE LIDERGO BATZUK:
II. BESTE FUNTZIONAMENDU MODU BAT:
III. KLAUSULA SOZIALAK:
Gure 11. hautagaia, OLATZ ARTABE. Sopeloztarra, 29 urte.
“Txikitatik bizi izan naiz Sopelan. 15 urte bete arte Sopelako bi ikastetxe publikoetan ikasi nuen, lehenengo Zipiriñen eta ondoren Iberren, baina Derrigorrezko Hezkuntza bukatu eta gero Algortara joan behar izan nintzen batxilergoa egitera, Aixerrotara hain zuzen. Ingeles ikasketak egin nituen EHUn, ta ondoren irakasle izateko masterra egin nuen unibertsitate berean. Irakaskuntza publikoan lan egiten ibili naiz bost urtez, eta ikastetxe asko ezagutzeko aukera izan dut. Gaur egun Muskiz BHIn nabil euskara irakasle gisa, eta bitartean nire bigarren gradua ikasteari ekin diot, “Grado en Español: lengua y literatura”, Burgoseko Unibertsitatean. Sopelako Kuadrilletako kidea naiz, eta urte luzez daramat herriko ekintzetan parte hartzen eta herri giroa sustatzen. Gustuko gauzen artean hiru aipatuko nituzke bereziki: irakurtzea, lagunekin egotea eta bidaiatzea”.