AKTUALITATEA


| 2023-05-15 21:54:00

Gure programa 11 lan-ildo nagusitan banatzen da. Zer #egingodugu MERKATARITZA eta ENPLEGUA hobetzeko? 

 

I. OSTALARITZARI ETA MERKATARI TXIKIEI LAGUNTZA:

  1. Sopelako Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia (PERCO) eguneratzea, 2011-2015 legegintzaldian finkatu baina ordutik blokeatu dena.

  2. PERCO analisiak udalerriko administrazio publikoek eta saltokiek eta ostalariek elkarrekin garatzen dituzten planak dira, eta herri-merkataritzaren garapena bultzatzea eta errealitate sozioekonomiko berrira egokitzen laguntzea dute helburu, merkatariak eta ostalariak saretuz eta merkataritza-eremu dinamikoagoak sortuz.

II. BEHARGINTZA:

  1. Beharrezkoa da Uribe Kosta osatzen duten udalerrietako Enplegua eta Ekonomia Sustatzeko Udal Zentroa birmoldatzea (Behargintza).

  2. Bere funtzionamendua demokratizatu, bere gardentasuna areagotu.

  3. Gure udalerrien garapen ekonomikorako tresna eraginkorra bihurtu (eskualdeko enplegu planak, industria politika).

  4. Hau lortu ezean, Behargintzatik ateratzea eskatuko genuke.

  5. Horrela, modu eraginkorrean Udalak berak tokiko garapenerako estrategiak kudea ditzake (enplegu plan lokalak, Sopelako industria-gunea).

Nor da Bego Aretxabaleta?

"Iberre eskolan ikasi nuen DBH-ko moldaketa egin zuten arte, ondoren Zipiriñe eta Iberreko ikasle guztiak elkartu zituzten eta. Derrigorrezko Hezkuntza bukatu ondoren, erizaintzako laguntzaile izateko behe-mailako modulua egin nuen Faduran, eta Batxilergoa Plentzian. Unibertsitate ikasketak ere hasi nituen EHUn, “Lan-harremanak” graduko lehenengo eta bigarren mailak hain zuzen. Nire zaletasunak zeintzuk diren? Ba historiaurreko aztarnategiak ikustea gustatzen zait, baina gehien bat kobazuloak eta historiaurreko artea ditut gustoko. Horrez gain, mendira joateaz, museoak ikusteaz, naturaz gozatzeaz… disfrutatzen dut.  2005. urtetik daramat polikiroldegian lan egiten, eta 2020an langileen ordezkari gisa hautatu ninduten LAB sindikatuan”.

.