AKTUALITATEA


| 2019-10-09 13:00:00

Pasaiako EH Bildutik larritzat jotzen dugu gertakari hau eta 2018an intzidentziek goraka egin duten honetan Pasaiak bertan egon beharko lukeela uste dugu.

Pasa den urtean (2018), soinuari dagozkion 22 kexu, atmosferara egin diren isuri inkontrolatuen 12 kexu eta usainei zein itsasontziek sortutako keari dagozkion pare bat kexu jaso dira Pasaiako Portuan zein mahaia osatzen duten erakunde ezberdinetan (batez ere Lezo eta Pasaiako Udaletan).

Portuko Erakundeen Arteko Mahai Teknikoa sei hilabetean behin biltzen den organoa da. Bertan, badia inguruko udaletako teknikariak, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Portuko ordezkariak biltzen dira. Mahai honen helburua, gertatu diren intzidentzien inguruko informazioa trukatzea eta horren azterketa teknikoa egitea da, beste hainbaten artean.

Pasa den irailaren 24ko plenoan Pasaiako EH Bildutik funtzionamenduan dagoen kexuak erregistratzeko protokoloa indartzeko neurriak adostu behar zirela esan genuen. Neurri hauek, alderi guztien artean adostutako proposamen batean jasotzeko eskea egin genuen, eta Alkateak proposamena onartu zuen, bozeramaile batzordea deituko zuela esanez. Oraindik ez dakigu beste alderdiek gaiari heldu dioten, baina, EH Bilduk badu bere proposamenak jasotzen dituen dokumentu bat prest.

Dokumentu horretan, neurri zehatzak jasotzen dira. Horien artean, mahai politiko eta teknikoaren bilera maiztasuna handiagoa izatea eta intzidentziak gertatzekotan, eskumena erakundeak legediak dioena bete eta dagokion neurriak ezartzea.

Ondo dago Izaskun Gomez alkateak Portu Agintaritzari legedia bete dezala eskatzea, baina, hori ez dadila izan titularra lortzeko itxurakeria bakarrik. Pasaiako indar bozkatuena izanik, gainontzeko taldeei ere arduraz jokatzeko eskea egiten diegu, proposamenak lehenbailehen landu eta datorren urriaren 23an egingo den Erakundeen Arteko Mahai Politikoan aurkezteko.

Pasaiaren osasuna jokoan dago eta gure ordezkariek toki guztietan egon behar dute hori defendatzeko.