AKTUALITATEA


| 2020-12-18 12:00:00

Espainiako Auzitegi Gorenak "Bateragune auzia" delakoagatik zigortutakoak berriro epaitzeko hartutako erabakiak kezka handia eragin du, oinarrizko eskubide demokratikoen aurkako erasoa dela ulertzen den heinean. Horren larritasunak hausnarketa bateratua eta kolektiboa eragin du EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialen artean. Hori horrela izanik, behean sinatzen dugunok hartu dugun erabakiaren berri eman nahi dugu, erabaki judizial horri erantzun irmo eta zeharkakoa eman ahal izateko.

Hori dela eta, herritarrei jakinarazten diegu Pasaian elkarretaratzea deitu dugula larunbat honetarako, abenduaren 19rako, eguerdiko 12:00etan Pasaiako Udaletxearen aurrean "Demokrazia" lelopean.