AKTUALITATEA


| 2019-12-16 13:00:00

Udaltzaingoaren langile batzordeak bidalitako oharra eta PSE-EE eta PNVk hainbat komunikabideetan emandako erantzuna ikusita, EH Bilduk gaiaren inguruan duen iritzia helarazi nahi die Pasaitarrei.

Lehenik eta behin, gure babes osoa adieraz nahi diogu Udaltzaingoari, eta euren lana egiten jarraitzera animatu nahi ditugu, pasaitar guztion segurtasuna eta ongizatea bermaturik egon daitezen.

Jarraitzeko, PSE-PNVk osatutako bikote honen eraginkortasun eza salatu nahi dugu, pasaitarron zein udalak berak dituen antolakuntza eta gestio gaietan ez baitute beharrezko maila erakusten. Beste behin ere, lehengo legealdian ohiko bihurtu zen bezala, inprobisazioz jokatu dute; programarik ez dutela agerian utziz, hau da adibide argia.

Ez da lehenengo aldia Pasaiako EH Bilduk Udaltzaingoaren LPEaren inguruko aferak salatzen dituela, plenoan zein dagokion batzordean. Hasieratik, Bilduren jarrera LPE bateratuaren kontrakoa izan da, ez baikenuen nahi herrian bertan kudeatu genezakeen lan-poltsa bat ARKAUTEk kudeatzea, herritik kanpo. Denboraren poderioz, argi ikusi da EH Bilduk berriro ere arrazoia zuela.

PSE-PNVk sustatutako lan-poltsak:

  1. Ez zituen lanpostuak sustatzen gure inguruko zonaldean.

  2. Ez zuen hautaketa prozesuen kontrola baimentzen. Ezta ere ARKAUTEtik zuzenean iristen ziren pertsonena.

  3. Udalaren eskumen propio bat ARKAUTERI ematen zion, berez, eraginkorragoa zelako.

  4. Ez zuen udalak gestionatuko zuen lan-poltsarik sortzen.

  5. Euskal Autonomia Erkidego osora irekitako hautaketa prozesuak izanik, sarrera ekonomiko kopurua negatiboa eragin du beti. Hautagaiek nahiz eta Pasaian plaza atera, erkidegoko beste toki batzuetakoak izan zitezkeen, eta ondorioz, gero mugikortasuna eska zezaketen euren bizilekuetara hurbiltzen joateko.

Eta horrela, beste hamaika motibo...

Aurretik aipatutako guzti honek Udaltzaingoaren lan-poltsaren hustuketa besterik ez du suposatu, eta honek, egon diren bajak kontutan hartuta, Udaltzaingoaren plantilla dardarka utzi du. Ondorioz, pasaitarron eta agenteen segurtasuna arriskuan jarriz, polizien kolektiboak salatu duen bezalaxe.

Egun, EH Bilduren kezka nagusia egoerari lehenbailehen buelta ematea da. PSE-PNVk osatutako gobernuari beharrezkoak diren kontu guztiak ahalik eta azkarren konpontzeko eskatu nahi diogu, udaltzain kolektiboarekin eta beste talde politikookin elkarlanean.

Bestalde, behingoz, gobernu programa bat plantea dezatela eskatu nahi dugu berriro ere. Inprobisazioak eta petatxuak ikusteaz nekatuta gaude, eta orain gertatu den hau antolakuntza gaitasun ezaren beste fruitu bat besterik ez da.

Bukatzeko, EH Bilduren ateak zabalik darraiela gogorarazi nahi dugu berriro ere, eta hainbatetan aipatu dugun bezala, elkarlanerako prest jarraitzen dugula; PNV-PSErekin eta baita Udaltzaingoaren ordezkariekin ere. Ekin diezaiogun behingoz denon artean arazoak konpondu eta beharrezko neurriak ezartzeari.